martes, 22 de mayo de 2007

TAU TOPERA!!!

Asteburuan hasi dira ACB ligako final laurdenak. Bertan, Tauren etsaia aurreko urteko garailea da, hau da, Unicaja. Nahiz eta aurkari gogorra den, Tauk aurreneko bi partiduak irabazi ditu, eta hau gertatzeko Igor Rakocevic izan da errudun nagusia, aurreneko partiduan 33 puntu sartu zituelako eta bigarrengoan 30. Hona hemen fitxa tekniko eta argazkiak:


- Fitxa teknikoa:

92 - TAU Ceramica (24+24+33+11): Pablo Prigioni (9), Igor Rakocevic (33), Sergi Vidal (-), Luis Scola (11), Tiago Splitter (17) -hasierako taldea-, Serkan Erdogan (8), Fred House (-), Zoran Planinic (8), Lou Roe (2), Kaya Peker (4) eta Mirza Teletovic (-).


65 - Unicaja Malaga (19+14+15+17): Pepe Sanchez (6), Marcus Brown (18), Jiri Welsch (2), Carlos Jimenez (14), Iñaki De Miguel (2) -hasierako taldea-, Carlos Cabezas (-), Marcus Faison (5), Florent Pietrus (4), Berni Rodriguez (5), Marko Tusek (-), Boniface N'Dong (7) eta Alfonso Sanchez (2).



-Fitxa teknikoa:

66 - Unicaja (7+19+27+13): Ssnchez (9), Welsch (4), De Miguel (2), Jimenez (1), Brown (14) -hasierako taldea-, Berni (4), Pietrus (2), Ndong (14), Tusek (4), A. Sanchez (-) eta Faison (12).


82 - TAU Cerámica(24+21+24+13): Scola (13), Prigioni (9), Rakocevic (30), Splitter (5), House (3) -hasierako taldea-, Vidal (4), Planinic (6), Erdogan (4) eta Roe (8).


Bi partiduetako protagonista nagusia.

SARI BANAKETAN, TAUKOAK PROTAGONISTA!!

ACB txapelketako jokalari onenen sari banaketa izan da. Bertan, postu bakoitzeko jokalari onenak saritu dira, eta honetaz gain, jokalari onena. Tauko jokalari bi sarituak izan dira. Alde batetik, Pablo Prigionik 2006/2007 denboraldiko antolatzaile onenaren saria jaso du. Luis Scolak aldiz, 2006/2007 denboraldiko pibot onenaren saria jaso du, eta honetaz gain, 2006/2007 denboraldiko jokalari onenaren saria ere jaso du.






Prigioni antolatzaile onena, Scola pibot onena, eta baita jokalari onena ere.

TAU FASE ERREGULARREKO TXAPELDUN!!!

Azken jardunaldia aspaldi jokatu zen. Berandu xamar baina hona hemen jokatu diren partiduen emaitzak:

Tau Baskonia - Bilbao Basket: 95/63

Pamesa - Gipuzkoa Basket: 90/68

Emaitza hauekin, Tau Baskoniak fase erregularra aurreneko postuan amaitu du eta Gipuzkoarrek porrot batekin esan die agur ACB mailari.


Taukoen maila bilbotarrena baino altuagoa da

jueves, 10 de mayo de 2007

34. JARDUNALDIA LARUNBATEAN!

Asteburua datorrela eta, badatorkigu 34. jardunaldia ere ACB ligan. Bertan euskal taldeek badute beraien partidurik. Tauk eta Bilbao basketen arteko derbia ere izango dugu Bruesa Arenan, eta gipuzkoarra Valentzia aldera joan beharko dute beraien partidua jokatzeko. Bi partiduok larunbatean jokatuko dira. Honats bakoitzari tokatzen zaion partidaren datuak:

TAU CERAMICA - LAGUN ARO BILBAO BASKET(20:00)

PAMESA VALENCIA - BRUESA GBC (20:00)

EZINEZKOA!!!

Aurten ere Tau saskibaloi taldea, Euroleague gabe geratu da berriz ere final aurrekoetan ezin izan baitzuen Panathinaikos handia menderatu. Partidu oso kaxkarra izan zen, eta une oro Panathinaikosen atzetik ibili ziren. Ez zuten momentu batean ere beraien mailarik eman eta horrela oso zaila da maila honetako txapelketa batean aurrera egitea. Horrela bada, txapelduna Panathinaikos izan da, eta Tau laugarrena. Hona final aurreko eta finaleko emaitzak:



FINAL AURREKOAK:



CSKA MOSKU - UNICAJA: 62-50


PANATHINAIKOS - TAU BASKONIA: 67-52



















Scolaren barnealdi gutxietako bat.


FINAL HANDIA:


PANATHINAIKOS - CSKA MOSKU: 93-91











Alvertidis txapeldunaren kopa altxatzen.



viernes, 4 de mayo de 2007

AZKEN BERRIAK (barkatu, gaixo egon naiz eta!!!)

Kaixo lagunok!! Badakit berandu natorrela baina gaixorik egon naiz azken egun hauetan (bataz beste 39-ko kalenturarekin). Emaitza batzuk sartzea falta zaizkit eta baita berri garrantzitsu batzuk ematea ere.
Emaitzekin hasiz, asteburuko emaitzak honako hauek izan diramaitzekin hasiz, asteburuko emaitzak honako hauek izan dira:


GIPUZKOA BASKET - DKV JUVENTUT: 66-72


LAGUN ARO - PAMESA: 70-85


TAU-VALLADOLID: 103-89


Gainontzean, berririk garrantzitsuena EUROLEAGUE BASKETBALL txapelketako azken jardunaldia edo zatia jokatuko da asteburu honetan, Final Four-a hain zuzen ere. Bertan, Tau talde gasteiztarrak hartuko du parte, eta esan daiteke aukerak badituela irabazteko. Bi finalerdiak ostiralean jokatuko dira. Aurrenekoa CSKA Mosku-Unicaja (17:30) izango da, eta bigarrena Panathinaikos-Tau (20:30). Finala, aldiz, igandean jokatuko da arratsaldeko 20:30etan. Beraz, maila oso handiko saskibaloiaz gozatu nahi duenak, hainbat zita galduezin ditu asteburuan.


Aurreko urtean ezin izan zuten gasteiztarrek txapelketa irabazi, ia aurtengoan zorte hobea duten.